App

Lemmy instantziak, smartphone eta tablet gailuetan zure gogoko nabigatzaile librearekin bisitatu ditzakezu. Instalatutako app baten bitartez edo web aplikazio baten bitartez erabiltzeko, software ofizialen zerrenda kontsulta dezakezu: https://join.lemmy.ml/apps/

Android

Googlen sistema eragile honetan lemmy.eus app bezala erabiltzeko, ondoko urratsak jarrai ditzakezu:

1. Firefox nabigatzailearekin lemmy.eus webgunea bisitatu eta nabigazio-barran 3 puntutxoen ikonoa sakatu:

lemmy.eus Firefoxekin

2. Laster-menuaren beheko aldean agertzen den “Gehitu hasierako pantailan” aukera sakatu:

Gehitu hasierako pantailan

3. Zure smartphoneko hasierako pantailan ikono berri bat gehituko da:

Ikonoa hasierako pantailan

4. Ikonoa sakatu eta zuzenean lemmy.eus webgunera helduko zara. Bertan saioa hastea gomendatzen dizugu dena prest izateko.

iOS

Applen sistema eragile honetan lemmy.eus app bezala erabiltzeko, ondoko urratsak jarrai ditzakezu:

1. Safari nabigatzailearekin lemmy.eus webgunea bisitatu eta nabigazio-barran menua zabaltzeko ikonoa sakatu:

lemmy.eus Safarin

2. Laster-menuan agertzen den “AƱadir a pantalla de inicio” aukera sakatu:

Gehitu hasierako pantailan

3. Zure iPhoneko hasierako pantailan ikono berri bat gehituko da:

Ikonoa hasierako pantailan

Bestelakoa

Sistema eragile libre batzuk AOSP (Android Open Source Project) delakoan oinarrituta daude (LineageOS, /e/OS…) eta beste batzuk Debian, Ubuntu edo beste sistema eragile libre batzuetan (PureOS, Ligrem, PlasmaMobile, PinePhone…). Edonola ere, Firefox nabigatzailearen erabilera antzekoa da gehienetan eta, beraz, hauetan jarraitu behar duzun prozedura Androiden antzekoa izango da.